XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan, nola bethi ohean baitzauden, kechaturik, erran zioten berriz ere nausiak: hean jeiki gogo zutenez, bai ala ez?.

Langileak bazterturik hala, zer egin behar zen orai bertzela?.

- Hek bethi baietz, jeikitzera zoazila....

Bainan, sekulan ez jeikitzen!.

Hasarre gorrian orduan, makila batekin heldu zaiote nausia eta bietarik ohe-hegian zagona Jon Doni Petri gaizoa ongi zafratzen du, eta badoa.

Jesusek, zertako ere ezbaitzuen oraino jeiki nahi, Jon Doni Petri intzire eta intzire entzunik erraiten dio bere lagunari: Jende hoik arras kechu ditiaguk.

Haugi ohe-chokora hire uspel hoien ferekatzera; ioko haute bertzela berriz ere, hegi hortan.

Jon Doni Petri sekulan chokoan eman orduko, debruek hartua sartzen da hor berriz ere nausia; bere makilarekin, oihuka erranez: Zagozte ichtant bat, zagozte!....

Ikusiko diagu berehala, ez zaiztenez oraikoan ohetik jeikiko!....

Doi doia izan baititu hegikoak, zokokoaren aldi orai!.

Eta ohe chokoan emana zen Jon Doni Petri jotzen du berriz ere, eta ederki zafratzen.

Jeiki ziren beraz orduan Jon Doni Petri intzire eta intzire eta, ogiak meta batean ezarririk su eman zioten.